DATU OROKORRAK

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen (uztailaren 11ko 34/2002 Legea) 10. artikuluaren arabera, datu hauek jartzen ditugu zuen eskura: Smoothing Tracks SL enpresaren helbidea hau da: Eustasio Amilibia kalea, 2. zenbakia, 20011 Donostia. IFK-zk. B75195347 da, eta Donostiako Merkataritza Erregistroan izena emanda dago 2018ko martxoaren 22tik; erregistroaren datuak: 2842 liburukia, 99. folioa, SS40574 orria, 1. inskripzioa. www.smoothingtracks.com helbidean bidaiei buruzko informazioa ematen duten eduki batzuk daude. Haien helburu nagusia da bezeroei eta, oro har, jendeari enpresari buruzko informazioa ematea, bai eta eskaintzen diren produktu eta zerbitzuei buruzkoa ere.

 
JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Smoothing Tracks SL da argitalpen digitalaren softwarearen gaineko eskubide guztien titularra, bai eta hor sartzen diren edukiei dagozkien jabetza industrial eta intelektualaren gaineko eskubideena ere; aparte geratzen dira enpresa honen jabetzakoak ez diren eta izaera publikoa duten produktuen eta zerbitzuen eskubideak. Ezingo da erreproduzitu, kopiatu edo argitaratu webgune honetan argitaraturiko inongo materialik, Smoothing Tracks SL enpresak horretarako idatzizko baimenik ematen ez badu. Webgunean jasotzen den informazio guztia (adibidez, iruzkinak, iradokizunak edo ideiak) Smoothing Tracks SLri doan eman zaiola joko da. Horrela erabili EZIN den informaziorik ez da bidali behar.
Orri hauetan agertzen diren eta Smoothing Tracks SL enpresaren jabetzakoak EZ diren produktu eta zerbitzu guztiak beren jabeek erregistraturiko markak dira, eta horrela aitortzen ditu gure enpresak. Soilik sustapenerako eta informazioa jasotzeko agertzen dira Somoothing Tracks SLren webgunean. Produktu eta zerbitzuen jabe horiek beren jabetzako informazioa aldatzeko edo kentzeko eska dezakete.

LEGERIA APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA

Baldintza orokor hauek Espainiako legeek arautzen dituzte. Webgunearekin edo haren jarduerarekin lotuta sor litekeen edozein auziren eskumena Donostiako Epaitegiena izango da, eta erabiltzaileak berariaz egiten dio uko legokiokeen beste edozein eskumeni.