PRIBATUTASUN-POLITIKA

Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak (abenduaren 13ko 15/1999 Legea) ezarritakoa betez, erabiltzaileari jakinarazten diogu berak ematen dizkigun datu guztiak fitxategi batean gordeko ditugula. Fitxategi hori Smoothing Tracks SL enpresak sortua da, eta haren ardurapekoa.

Erabiltzailearen datu pertsonalen konfidentzialtasuna errespetatuko dugu beti, eta honetarako bakarrik erabiliko ditugu: eskainiriko zerbitzuak kudeatzeko, egiten dizkigun eskaerak bideratzeko eta lan administratiboetarako, bai eta informazio teknikoa, merkataritzakoa edo publizitatekoa posta arruntez edo posta elektronikoz bidaltzeko ere.

Datuei aurka egiteko, datuak zuzentzeko edo ezerezteko eskubideak baliatzeko, gure egoitzara idatzi behar digu erabiltzaileak (Eustasio Amilibia, 2. zenbakia, 20001 Donostia), mezu elektroniko bat idatzi Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera edo telefonoz deitu +34 619351134 zenbakira.

COOKIEEI BURUZKO POLITIKA

Smoothing Tracks SL enpresak, bere aldetik edo neurketa-zerbitzuak emateko kontrataturiko hirugarren baten bidez, cookieak erabil ditzake erabiltzailea webgunean dabilenean. Cookieak web-zerbitzu baten bidez nabigatzailera bidaltzen diren fitxategiak dira, erabiltzaileak nabigatu bitartean zer egiten duen erregistratzeko.

Erabiltzen diren cookieak erabiltzaile anonimo batekin eta haren ordenagailuarekin lotzen dira soilik, eta ez dute berez erabiltzailearen datu pertsonalik ematen.

Cookieak erabiliz, webgunea ostatatua dagoen zerbitzariak jakin dezake zer web-nabigatzaile ari den baliatzen erabiltzailea, nabigazioa errazteko. Era berean, trafikoaren erabiltzaile-kopurua eta parametroak neurtzeko erabiltzen dira, bai eta prozesua eta sarrera-kopurua kontrolatzeko ere.

Erabiltzaileak bere nabigatzailea konfiguratzeko aukera du: jakinarazpen bat jasoko du cookieak iristen zaizkionean eta, nahi badu, bere ekipoan ez instalatzea aukera dezake. Informazio gehiago nahi baduzu, jarraitu zure nabigatzailearen argibideei eta eskuliburuei.

Webgunea erabiltzeko, ez da beharrezkoa erabiltzaileak (edo haren izenean ari denak) webgunera bidalitako cookieak instalatzeko baimena ematea; hala ere, gerta liteke saioa hasi beharra izatea aurrez erregistratzea eskatzen duten zerbitzu guztietan.

Edonola ere, cookieak behin-behinekoak dira, eta haien helburu bakarra transmisioa erraztea da. Ez dira sekula erabiliko informazio pertsonala jasotzeko.